Flota Jasangarria
- Home
- FLOTA JASANGARRIA
ZHBren flota, Zarauzko Hiribusa, elektromugikortasunaren eta gure kaleen deskarbonizazioaren aldeko apustua egiten duen garraio publiko jasangarria da. Lau ibilgailuko flota bat da, hiru zero emisioko motorizazio elektrikoarekin eta beste bat bulkada hibridoarekin.
Hiru autobus %100 elektrikoak, Irizar Irizar ie bus modelokoak, 12 metroko luzera dute eta ingurumen-onurak, zarata-maila minimoak, eta zerbitzu-kostu ezin hobea bermatzen dute. 75 lagunentzako lekua duten ibilgailu horiek 30 eserleku,
gurpil-aulkientzako gune bat eta mugikortasun urriko pertsonentzako (MMP) 4 eserleku dituzte, eta barruan zirkulazio arina ahalbidetzen duten 3 ate.
Ibilgailu hibridoa Mercedes Citaro Hybrid modeloa da, 10,6 metro luze da, eta bi ate ditu, bidaiariaksartzeko eta irteteko arrapalarekin; 69 lagunentzako edukiera du, 26 eserleku, gurpil-aulkientzako bi gune eta mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako eserlekuak.