Mugikortasuna, Errespetua eta Bizikidetza

  1. Home
  2. Mugikortasuna, errespetua eta bizikidetza
Mugikortasuna, Errespetua eta Bizikidetza

Zarauzko Hiribusa Zarauzko 2030 Plan Estrategikoaren barruan txertatutako, Mugikortasuna, Errespetua,  Bizikidetza proiektuaren ildoei jarraituz diseinatu da. Proiektu honen bidez, Zarauzko kaleak erabilera partekatuko gune bihurtu nahi dira, sektoreen arteko eta herritarren erantzukidetasunarenikuspegitik.

Proiektu honen helburuak honako hauek dira:
  • Herritarren arteko bizikidetza sustatzea erabilera partekatuko espazioetan.
  • Berdintasuna, errespetua eta erantzunkidetasuna sustatzea bideak erabiltzerakoan.
  • Udal-azpiegituran esku hartzeko puntuak identifikatzea.
  • Garraio-metodoen arteko zirkulazioa eta bide-segurtasuna hobetzea.
  • Zarauztarren bizi-kalitatea hobetzea.
Mugikortasuna, Errespetua eta Bizikidetza proiektuak honako onura hauek ditu:
  • Hirigunean segurtasuna haunditzea.
  • Bizikidetza sustatzea.
  • Mugikortasun jasangarriaren eredua.
  • Garraio publikoa hobetzea.
  • Zarata murriztea.
  • Atmosferaren kutsadura murriztea.
  • Herri osasungarriagoa bihurtzea.